2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

 2013ko azaroaren 28a

Gaur, IKT irakasgaian egin beharko dugun azken lana aurkeztu digute. Creative Commons-ari buruz informazioa bilatu behar dugu bi talderen artean. Honez gain, Blogger-ean lana egiten jarraitu dugu eta Glogster-aren azken testua igo dugu. Honekin Glogster-a amaitu dugu eta egin dugun sites-arekin partekatu dugu.
Gainera, Web 2.0 eta hezkuntzarekin erlazioa daukan bideo bat aurkitu dugu eta hemen eskaintzea erabaki dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.