2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

2013ko urriaren 24a
IKTko hirugarren saioa izan dugu gaur. Pasaden astean hasi ginen Bloggerrerako informazio gehiago bilatzen egon gara. Alaitzek Bloggerraren funtzionamenduari buruzko gauza gehiago azaldu dizkigu, hala nola, etiketak jarri, bideoak eta irudiak igo, eta abar. Azalpen horren ondoren, Bloggerrarekin "jolasten" ibili gara eta irudiak eta bideoak nola igotzen diren frogatu dugu. Hemen adibide batzuk ikus ditzakezue:

Ikasgela teknologia berriekin:


Gaur egungo teknologiak gugan daukaten eragina ikasarazten duen bideo dibertigarri bat:











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.